Baldin guiçonén eta Aingueruen lengoagez minça banadi, eta charitateric eztudan, eguin naiz cobre soinu eguiten duenaren, edo cymbala dindatzen duenaren pare.
2
Eta baldin banu prophetiazco dohaina, eta naquizquian mysterio guciac eta scientia gucia: eta nuen fede gucia, hambat non mendiac transporta nitzan, eta charitateric eztudan, deus eznaiz.
3
Eta baldin distribui baditzat neure on guciac paubrén hatzeco, eta baldin eman badeçat neure gorputza erre içateco, eta charitateric eztudan, etzait deus probetchatzen.
4
Charitatea patient da, benigno da, charitatea ezta inuidioso: charitateac eztu insolentiaric, eta ezta hancen:
5
Eztu deshonestateric eguiten, eztabila bere probetchuén ondoan, ezta despitatzen: eztu gaitzic pensatzen:
6
Ezta bidegabeaz alegueratzen, baina alegueratzen da eguiaz.
7
Gauça guciac pairatzen ditu, gauça guciac sinhesten ditu, gauça guciac speratzen ditu, gauça guciac suffritzen ditu.
8
Charitatea nehoiz-ere ezta erorten: baina are prophetiác abolituren dirade, eta lengoagéc fin harturen duté, eta scientiá abolituren da.
9
Ecen partez eçagutzen dugu eta partez prophetizatzen.
10
Eta perfectionea ethorri datenean, orduan partez dena abolituren date.
Ecen orain mirail batez ikusten dugu ilhunqui: baina orduan beguithartez beguitharte ikussiren dugu: orain eçagutzen dut partez, baina orduan eçaguturen dut eçagutu-ere naicén beçala.
13
Bada orain badaude hirur gauça hauc, fedea, sperançá, charitatea: baina hautarico handiena charitatea da.