Iaincoaren gratia niri eman çaitadanaren araura, nabussi iaquinsu batec beçala fundamenta eçarri vkan dut, eta berce batec gainean edificatzen du: baina batbederac becussa nola gainean edificatzen duen.
Eta baldin nehorc edificatzen badu fundament hunen gainean vrrhe, cilhar, harri preciatu, egur, belhar, lasto:
13
Batbederaren obrá manifestaturen da: ecen egunac declaraturen du: ceren suaz manifestaturen baita: eta batbederaren obrá nolaco daten, suac phorogaturen du.
14
Baldin cembeit gainean edificatu duenen obrá badago, sari recebituren du.
15
Baldin cembeiten obrá erra badadi, galtze eguinen du: baina bera saluaturen da, badaric-ere suz beçala.
16
Eztaquiçue ecen Iaincoaren temple çaretela, eta Iaincoaren Spiritua habitatzen dela çuetan?
17
Baldin norbeitec Iaincoaren templea deseguin badeça, deseguinen du hura Iaincoac: ecen Iaincoaren templea saindu da, cein baitzarete çuec.
18
Ezteçala nehorc bere buruä seduci: baldin cembeitec vste badu çuen artean çuhur dela mundu hunetan, erho eguin bedi, çuhur dadinçát.
19
Ecen mundu hunetaco çuhurtziá, erhogoa da Iaincoaren aitzinean: ecen scribatua da, Hatzamaiten ditu çuhurrac hayén finecian.
20
Eta berriz, Iaunac ezagutzen du ecen çuhurrén pensamenduac vano diradela.
21
Bada, eztadila nehor gloria guiçonétan: ecen gauça guciac çuen dirade:
22
Bada Paul, bada Apollo, bada Cephas, bada mundua, bada vicitzea, bada herioa, bada presenteco gauçaric, bada ethorthecoric, guciac dirade çuen: eta çuec Christen, eta Christ Iaincoaren.