Eta eriden nadin hartan, ez neure iustitia Legueaz dena dudalaric, baina Christen fedeaz dena, cein baita, Iaincoaganic fedez den iustitiá:
10
Eta eçagut deçadançát, hura, eta haren resurrectionearen verthutea, eta haren afflictionén participationea, haren herioaren conforme eguin içanic:
11
Eya cerbait maneraz hel ahal naitenez hilen resurrectionera:
12
Ez ia ardietsi dudalacotz, edo ia perfect naicelacotz: baina banarreió, eya are ardiets ahal deçaquedanez, eta causa hunegatic ardietsi içan naiz Iesus Christez.
Ceinén fina baita perditionea, ceinén Iaincoa, sabela, eta gloriá hayén confusionerequin, pensatzen dutelaric lurreco gaucetan.
20
Baina gure conuersationea ceruètan da: nondic Saluadorearen-ere beguira baicaude, cein baita Iesus Christ Iauna,
21
Ceinec transformaturen baitu gure gorputz ezdeusa, haren gorputz gloriosoaren conforme eguin dadinçát, gauça guciac-ere bere suiet eguin ahal ditzaqueen verthutearen araura.