Exhortatzen aut bada gauça gucién aitzinetic eguin ditecen requestác, othoitzeac, supplicationeac, eta remerciamenduac guiçon guciacgatic:
2
Regueacgatic, eta dignitatetan diraden guciacgatic, vicitze baquezcoa eta emea eraman deçagunçát pietate eta honestate gucirequin.
3
Ecen haur gauça ona eta atseguinetacoa duc Iainco gure Saluadorearen aitzinean,
4
Ceinec nahi baitu gende guciac salua ditecen, eta eguiaren eçagutzera ethor ditecen.
5
Ecen Iaincobat duc eta arartecobat Iaincoaren eta guiçonén artean, Iesus Christ guiçon eguinic:
6
Ceinec bere burua eman vkan baitu rançoinetan guciacgatic: testimoniage içateco bere demborán:
7
Ceinen publicaçale eta Apostolu ni ordenatu içan bainaiz (eguia cioat Christean etzioat gueçurric) Gentilén Doctor federequin eta eguiarequin.
8
Nahi diat bada guiçonéc othoitz daguiten leku orotan escuac chahuric altchatzen dituztelaric hira eta questione gaberic.
9
Halaber emazteac-ere abillamendu honestez ahalquerequin eta modestiarequin acotra ditecen, ez bilo içurtzez, edo vrrhez edo perlaz, edo abillamendu soberanciatacoz:
10
Baina (emazte Iaincoaren cerbitzatzez professione eguiten duteney dagoten beçala) obra onez.