Requeritzen aut bada nic Iaincoaren eta Iesus Christ Iaunaren aitzinean, ceinec bere aduenimenduan eta resumán viciac eta hilac iugeaturen baititu:
2
Predica eçac hitza, perseuera eçac orduz eta orduz lekora: ari adi redarguitzen, mehatchatzen, exhortatzen, emetassun eta doctrina gucirequin:
3
Ecen içanen duc demborabat ezpaitute doctrina sanoa suffrituren: baina beharri quillicorrac dituztelaric, beréc bere desirén arauezco iracastunac bilduren baitituzté:
4
Eta eguiatic beharriac itzuliren baitituzté, eta fabletara emanac içanen baitirade.
5
Baina hic veilla eçac gauça gucietan, suffritzac afflictioneac, eguin eçac euangelistaren obra, eguic hire administrationea approbatua den.
6
Ecen ni ia sacrificatu içatera nihoac, eta ene partitzeco demborá hulbil duc.
Gaineracoaz, beguiratua diagotac iustitiazco coroá, cein rendaturen baitraut Iaunac egun hartan, iuge iusto harc: eta ez niri solament, baina haren aduenimendua desiratu vkan duqueiten guciey-ere bay.
9
Diligentadi enegana ethortera sarri.
10
Ecen Demasec abandonnatu niauc, presenteco secula haur onhetsiric, eta Thessalonicerat ioan içan duc: Crescens Galatiarát, Tite Dalmatiarát.
11
Luc bera duc enequin. Marc harturic erekarrac eurequin: ecen probetchable diat cerbitzucotz.
12
Tychique-ere igorri diat Ephesera.
13
Troasen Carpo baithan vtzi vkan dudan manteliná, ethor adinean ekarrac eurequin, eta liburuäc, baina principalqui pergamioac.
14
Alexandre cobre-arotzac anhitz gaitz eguin dirautac: Iaunac bere eguinén arauez renda dieçola.
15
Harenganic hi-ere beguiradi: ecen haguitz gure hitzey resistitu vkan dirauec.
Baina Iauna assistitu içan ciaitadac, eta fortificatu vkan niauc, niçaz predicationea compli dadinçát, eta hura ençun deçatençát Gentil guciéc: eta deliuratu içan nauc lehoinaren ahotic.
18
Eta deliuraturen niauc Iaunac obra gaichto gucitaric eta emparaturen bere resuma celestialeco: hari dela gloria secula seculacotz. Amen.
19
Salutaitzac Prisca eta Aquila, eta Onesiphororen familiá.