Ecen gu-ere noizpait adimendu gabe guentuán, desobediént, abusatuac, anhitz moldetaco desirac eta voluptateac cerbitzatzen guentuela, malitiatan eta inuidiatan vici guinela, gaitzetsiac guinela: eta elkarri gaitz erizle.
4
Baina Iainco gure Saluadorearen benignitatea eta guiçonetaraco amorioa aguertu içan denean,
5
Ez eguin vkan ditugun obra iustoéz, baina bere misericordiaz saluatu vkan guiaitic regenerationezco garbitzez, eta Spiritu sainduazco arramberritzez:
6
Cein eraitsi vkan baitu gutara abundosqui Iesus Christ gure Saluadoreaz:
7
Haren gratiaz iustificaturic heredero eguin guentecençát vicitze eternaleraco sperançaren araura.
8
Hitz segura duc haur, eta gauça hauc nahi diat affirma ditzán, artha dutençát obra onén entretenitzera Iaincoa sinhetsi dutenéc: huná, guiçonen on eta probetchutaco diraden gauçác.
9
Baina questione erhoac eta genealogiac eta contentioneac eta Legueazco iharduquiteac empatchaitzac: ecen probetchu gabetaco dituc eta vano.
10
Guiçon hereticoa behingo eta berrizco aduertimenduaren ondoan iraitzac:
11
Daquialaric ecen eraucia dela halacoa eta huts eguiten duela, bere buru beraz condemnatua delaric.
12
Igor deçadanean Artemas hiregana edo Tychique, diligenta albeitendi enegana ethortera Nicapolisera: ecen han neguären iragaitera deliberatu diát.
13
Zeno Legueco doctora eta Apollo diligentqui guidaitzac, deusen faltaric eztutén.
14
Bada ikas beçate gurec-ere obre onetan emplegatzen necessario diraden gaucetaco, fructu gabe eztiradençát.
15
Salutatzen auté enequin diraden guciéc. Salutaitzac fedez on darizcutenac. Iaincoaren gratia dela çuequin gucioquin, Amen.