Cein, gloriaren claretate eta haren personaren imagina propria delaric eta sustengatzen dituelaric gauça guciac bere hitz botheretsuaz, gure bekatuén purgationea bere buruaz eguinic, iarri içan baita haren maiestatearen escuinean leku goret
4
Cembatenaz Aingueruäc baino excellentago eguin içan baita, hambatenaz hec baino icen excellentagobat acquisitu vkan du hetaric abantail.
5
Ecen egundano Aigueruètaric ceini erran vkan drauca, Ene Semea aiz hi, nic egun engendratu aut hi? Eta berriz, Ni içanen natzayo hari Aita, eta hura içanen çait niri Seme?
6
Eta berriz bere Seme lehen iayoa mundura aitzinaratzen duenean, dio Eta adora beçate hura Iaincoaren Aingueru guciéc.
7
Eta Aingueruéz den becembatean dio, ceinec bere Aingueruäc eguiten baititu haice, eta bere ministreac, su flamma:
8
Baina Semeaz den becembatean dio O Iaincoa, hire thronoa secula seculacotz duc: eta hire Resumaco sceptrea duc, çucenezco sceptrea.
9
On eritzi draucac iustitiari, eta gaitz eritzi draucac iniquitateari: halacotz vnctatu vkan au Iaincoac, eure Iaincoac bozcariotaco olioz, eure lagunetaric abantail.
10
Eta, Hic hatseandanic, Iauna, lurra fundatu vkan duc, eta ceruäc hire escuen obrác dituc:
11
Hec deseguinen dituc, bailla hi permanent aiz: eta guciac veztidura beçala çaharturen dituc:
12
Eta estalqui baten ançora hic dituc hec biribilgaturén, eta muthatzeco diaudec: baina hi hura bera aiz, eta hire vrtheac eztituc faltaturen.
13
Eta Aingueruètaric ceini erran vkan drauca egundano, Iar adi ene escuinean, eçar ditzaquedano hire etsayac hire oinén scabella?